TXOKOLATEZKO MAMUA
Ostegun arratsaldeko azken ordua heltzear dago eta gaur
ipuin saioa daukagu. Avellanedako ikasleak irrikitan daude Raúl ikusteko.
Gelako leihoak zabaldu ditugu eta alboko fabrikatik usain
goxoa heldu zaigu gurera. Txokolatezko madalenak prestatzen ari dira.
Raulek banan banan deitu eta sekretu bat esan digu: fabrikan
langilerik ez daudela , txokolatezko mamuak baizik eta hauek txokolatezko madalenak
egiten dituztela.
Denok dakigunez, sekretuak ezin dira kontatu eta andereñoarekin
fabrikara joatea erabaki dugu. Atea
zabalik ikusi eta noski, sartzea erabaki dugu. Alde batera eta bestera begiratu
arren txokolate usaina baino ez dugu ikusi airean. Arraroa ezta?
Nork egiten ote zituen madalenak?
No hay comentarios:
Publicar un comentario