Fermina sorgina naiz,
benetan jatorra.
Sukaldaria nauzu,
trebea eta bizkorra.
Ederki prestatzen dut
zopan oilagorra.
Besterik ez badaukat,
baita ere satorra,
sugandila, apoa,
erle edo behorra.
Nire jana omen da
pixka bat gogorra.
Inork ez du ordaintzen
kontuaren zorra,
nirean bazkaltzea
baita haien zigorra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario